XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Lau elementuen kokapena munduan, Aristotelesen arabera.

Behean, lurra; gero ura, airea eta sua.

Azkenik, goian, eterrez osatutako planetak.


Daltonek elementuei emandako sinboloak eta berak kalkulatutako masa atomiko erlatiboak.

Ez datoz bat benetako balioekin.

Mende bat geroago lurra proposatu zen oinarrizko elementutzat.

Miletoko Anaximenesentzat, berriz, airea zen elementu hori, eta Heraklitorentzat (K.a. 540-475) sua.

Sintesi moduan, Enpedoklesek (K.a. 490-430) materia aipatu diren lau elementuez (urez, lurrez, airez eta suz) osatua zegoela aditzera eman zuen.

Aristoteles handiak (K.a. 384-322) bostgarren elementua gehitu zion zeruaren konposizioari: eterra.

Testuinguru honetan eta aurrekoarekin batera, materiaren zatigarritasunari buruzko eztabaida zegoen planteaturik.

Leuzipo eta Demokritoren ustez (K.a. 470-380) material guztiak ziren zatigarriak, eta zatigarritasun honek bazuen mugarik.

Partikula zatiezinei atomo deitu zien (atomo = zatiezina, grekeraz).

Teoria honen arabera, materia tamaina eta forma desberdinetako atomoez osatua legoke.

Aristotelek eta bere jarraitzaileek ez zuten teoria hau onartu eta 2.000 urte pasa ziren, gutxi gorabehera, berriro kontutan hartua izan zen arte.

Dena dela, ez zen teoria atomiko honen balioa frogan jartzeko esperimentu edo saiakuntzarik egin, ez zegoen-eta horretarako baliabiderik.

Azken finean, grekoen teoria atomikoa Kosmosari buruz beraiek zuten ideia besterik ez zen.

Teoria hau itzalpean mantendu zen Erdi Aroan, baina Berpizkundean berriro indartu zen: Galileok begiko zuen, eta Newtonek eta Boylek erabili egin zuten beren espekulazio fisiko-kimikoetan.

XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran materiaren egoerak eta erreakzio kimikoak azaltzeko erabilia izan zen.

Garai honetan egiaztapen kuantitatiboak egiten hasi ziren, balantza erabiliz.

Horrela aurkitu ziren erreakzio kimikoen oinarrizko legeak: masaren kontserbazio legea (Lavoisier) eta proportzio definituen legea (Proust).

Lege hauek interpretatzeko asmoz, John Dalton kimikariak (1766-1844) bere teoria atomikoa proposatu zuen.

Daltonen teoriaren asmoak grekoenak baino umilagoak ziren, baina baita praktikoagoak ere.

Ez zuen Kosmosa bere osotasunean esplikatzen, baina erreakzio kimikoen lehen adierazpen serioa egin zuen.

Dena dela, ez zen azkeneko hitza izan materiaren egiturari buruz.

Egiaztatu denez, bere teoriaren puntu gehienak ez dira guztiz zuzenak, eta azkeneko urteetan azalpen berriak proposatu dira materiaren egitura eta propietateak esplikatzeko.

Adibide honekin ikusi duzun bezala, teoria zientifiko bat aurretik planteatu diren teorietan oinarritu ohi da.

Eta une historiko jakin batean ezagutzen diren datuak erreferentzitzat hartuz sortzen denez, datuak interpretatzeko baliagarri den bitartean irauten du bakarrik.

Zientzia, ikuspegi honetatik, prozesu bat bezala kontsidera daiteke eta aurreko zientzilarien hutsegite eta erroreetan oinarritzen da.